XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kopiaren restaurazioa

-Adi!! INFORMAZIOA GALDU BALDIN BADA, SEGURTASUN-KOPIAREN BIDEZ BERRESKURATU.

1.- Hasi botoian Programak menua hautatu.

2.- Akzesorioak aukeraren barnean Sistemaren tresnak hautatu eta bertako Backup agindua exekutatu.

3.- Restauratu fitxan klik egin.

4.- Segurtasun-kopia duen unitatea adierazi Microsoft Backup-eko Restauratu leihoan.

5.- Hurrengo pausoa botoia sakatu.

6.- Aukeratu restauratu nahi diren fitxategi edo karpetak Microsoft Backup-eko karpetan.

7.- Restauratu botoia sakatu.

2.2.5.2. Defrag

Disko gogorra edo diskete bat erabiltzen denean, datuak hasieratik gordetzen dira eta horrela azkar irakurtzen da. Baina fitxategiak borratzean jarraiak ez diren hutsuneak sortzen dira.

Ondoren sortzen diren fitxategiak hutsune horietan gordetzen hasten dira, baina fitxategia hutsunea baino handiagoa baldin bada, fitxategia zatitu egiten da eta posizio desberdinetan banatzen da.

-Adi!! UNITATEA OPTIMIZATZEAN ERROREAK AGERTUZ GERO PROGRAMAK ABISATU ETA BERTAN BEHERA GERATUKO LITZATEKE. KASU HORRETAN SCANDISK PROGRAMA EXEKUTATU BEHAR DA, OPTIMIZAZIOA BURUTU BAINO LEHEN.